Aiaramendi Korrikalariak taldeak Espainiako Kilometro Bertikaleko Txapelketa irabazi du

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 30a, 06:30

Aiaramendi taldeko kideak saria eskuetan. / A. K. T.

Finestraten (Valentzia) jokatu zen txapelketa eta Aiaramendi Korrikalariak Taldea onena izan zen gizonezkoen kategorian.

Aiaramendi Korrikalariak Taldeak parte hartze bikaina izan zuen igandean Espainiako Kilometro Bertikaleko Txapelketan, onena izan baitzen gizonezkoen kategorian.

Benidormetik gertu dagoen Finestraten izan zen lasterketa eta erronka aparta proposatu zuten antolatzaileek. Izan ere, 3,6 kilometro eskasetan, lasterkariek 1.020 metroko desnibelari aurre egin behar izan zioten Puig Campana mendian.

Aiaramendi Korrikalariak, Grupo Alpino de Benalmadena eta CDE Todovertical izan ziren lehen hiru talde sailkatuak. 1.000 euroko saria jaso zuen Aritz Unamuno Garayk, Javier Omaetxebarria Goitiak, Jon Betolaza Belokik, Hodei Samaniego Bousok, Unai Fernandez Maguregik eta Arkaitz Ereño Maturanak osatutako taldeak.

Hain zuzen, Arkaitz Ereño Maturana izan zen aiaraldear bakarra igandeko zitan; baina, guztira, eskualdeko bederatzi kirolari daude Aiaramendi Korrilakariak-en.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide