Agroekologia udaleku itxiak Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Ekintzen Faktoria 2018ko mai. 4a, 11:42

Haur eta gazteek lurrarekiko lotura gero eta txikiagoa dute garai hauetan, naturarekiko harreman hori berreskuratzeko asmoz, agroekologia izango da udaleku hauetako protagonista; tokiko nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa eta iraunkorra era jostagarri batean hurbilduko diegu parte hartzaileei (ogia, marmelada, abereen hazkuntza, barazkiak,..). Inguruan dauden ortuak eta ekoizleak ezagutuko ditugu eta euren baserri eta etxaldeak bisitatuko ditugu. Era berean, ekoizle hauen jakiekin elikatuko gara udaleku hauetan.

Garaian garaiko produktuak eta ekoizleak bisitatuko ditugu, produktuen ekoizpen prozesua ezagutu eta jaki goxoak prestatuko ditugu. Hau guztia tokikotasunetik eta euskaraz egingo dugu.

Horrez gain jolastu, gozatu eta ekintza ugari egingo ditugu (Mendi irteerak, igerilekutara joan, errekan bainatu, Urduña hiriabisitatu...).

ORDUTEGIA: Lehenengo egunean sarrera 16:30ean izango da eta azken egunean irteera, 12:00etan. (Delikara bakoitza bere kabuz joan behar da).

TOKIA: SANTA CLARA, Urduña.

DATAK:

  • 1. TXANDA: 2018KO uztailaren 8tik 14ra
  • 2. TXANDA: 2018KO uztailaren 15etik 21era

ADINAK: 6-7 urtetatik (2011an jaiotakoak) 14 urtetara (2004ean jaiotakoak).

PREZIOA:
BAZKIDEAK(*): 210 €
EZ-BAZKIDEAK: 250 €

 

(*) Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea (Bazkide izateko informazioa izen-ematean kontsultagarri egongo da)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide