Urduñako frontoia berriro betetzeko pilota jaialdi herrikoia egingo dute Otxomaioetan, tokiko zein eliteko pilotariekin

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 2a, 10:00

Igandean jokatuko duten tokiko kirolariak. / Urduñako Pilota Elkartea

Amurrioko eta hiriko pilotarien, Emakume Master Cupekoen eta pilotari profesional erretiratuen partidak antolatuko ditu Urduñako Pilota Elkarteak igandean.

Iaz frontoia bete ondoren, Urduñako Pilota Elkarteak bide beretik jo du aurten ere, kantxa jendez gainezka egoteko. Gauzak hala, hiru partidako jaialdia egingo dute igandean, 17:30ean.

Alde batetik, Urduña eta Amurrioko pilotari gazteak arituko dira nor baino nor. Modu horretan, elkarteak eskualdeko kuadrillak erakarri nahi ditu pilotalekura. Berez, Gorostizaga-Zumaran eta Goikolea-Legarreta izango dira ekitaldia hasiko duten jokalariak.

Ondoren, Emakume Master Cup txapelketako goiko postuetan dauden Arrizabalaga-Capellan eta Aldai-Gaminde bikoteek hartuko dute kantxa.

Amaitzeko, pilotari profesional ohiek jokatuko dute. Guztiak izan dira puntakoak, baina egun erretiratuak daude eta erakustaldi partidak eskaintzen dituzte. Xala-Iriarte eta Arretxe-Pascual arituko dira norgehiagokan.

Sarrerek 5 euro balioko dute, baina elkarteko kideek 3 euro ordainduko dituzte. Halaber, 16 urte dituztenak edo gazteagoak direnak doan sartuko dira. Sarrerarekin batera, zozketa egingo dute tokiko produktuekin eta pilota materialarekin.

Ekimenaren helburua izango da gazteen artean zaletasuna sortzea eta jendea kirolera erakartzea, Urduñako Pilota Elkarteak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide