Amurrio Klub futbol taldeak hirugarren mailako ligako lehen partida jokatu zuen pasa den larunbatean Amurrioko Basarte zelaian. Aurrean CD Vitoria zuen, lehen mailako Eibar taldearen filiala, Arkaitz Lakanbrak zuzendua.
Kanpoko taldea bizitasun handiarekin atera zen zelaira eta 12. minutuan Fran Adenak Vitoria taldearen lehen gola eskuratu zuen. Golaren ostean, Amurrioko taldeak partidaren kontrola hartu zuen, gol aukerak sortuz baina amurrioarrek ezin izan zituzten aprobetxatu, partidako hiru puntuak CD Vitoria taldeak eskuratuz.
Hurrengo partida SCD Durango taldearen aurka izango dute Javi Peredaren mutilek Tabira futbol zelaian.
Bazkide berriak lortzeko kanpaina abian
Amurrio Klub futbol taldeak bazkide berriak lortzeko kanpaina abiatu du, herriko taldeari bultzada bat eman nahian. Horretarako kuota ezberdinak argitaratu ditu, adin tarte ezberdinetan banatuta.
Informazioa eta izen-emateko fitxa eskuratu ahal izateko Amurrio Klubaren bulegoetara edo Basarte zelaira joateko deialdia zabaldu dute.