Aiaraldeko presoak baraualdia hasi du eta isolamenduan dago Lyon Corbais espetxean (Euskal Herritik 950 kilometrora).
Espetxe frantseseko agintariek erabaki dute Maison Central Valence kartzelara bidaltzea. Azpiegitura hori 900 kilometrora dago.
Horrez gain, bertan ez dago euskal preso politikorik. Egoera salatzeko hasi du gose greba Aletxu Zobaranek.
Berez, saratxoarrak espetxe aldaketa eskatu zuen urtarrilean; Mont de Marsans-era, hain zuzen (274 kilometrora).