Gaur goizean epaitu behar zuten Laudioko Udala Kepa Galdosen heriotza dela eta, baina atzeratu egin du epaileak. Berez, hildakoaren senideek eta amiantoaren biktimen elkarteak kontzentrazioa egin dute Gasteizko Epaitegiaren aurrean 08:30ean.
Hala ere, udalaren abokatuak eskatu du epaiketa atzeratzeko, argudiatuta lan-arloko epaitegiak eskumenik ez daukala eta beharrezkoa dela fiskalaren txostena. Epaileak eskaera onartu du eta epaiketa 20 egun inguru atzeratu du.
Udal langilearen familiak adierazi du oso haserre dagoela tokiko erakundearekin, prozesua arindu ordez, oztopoak jartzen baititu.