Arratsaldean sua piztu da Tubos Reunidos enpresan; lakatzeko makina batean, hain zuzen.
Oraindik ez dute argitu zergatik jazo den sutea. Ez da zauriturik egon, kea urrutitik ikusten zen arren.
Ekoizpena gelditu ez ezik, langileak ere ebakuatu dituzte.