Etxaurren Ikastolako haurren danborradak girotu du Aiarako Jaietako igande goiza

Txabi Alvarado Bañares 2024ko api. 28a, 16:15

Gaur arratsaldean amaituko dira jaiak, Patxi Perezen dantza plazarekin eta odoloste-janarekin. 

Etxaurren Ikastolako haurren erretretak girotu du Arespalditza gaur eguerdian, San Prudentzio eguna ospatzeko. Horrez gain, tokiko ekoizleen azoka, haurrentzako tailerrak eta emakumeen herri kirolen erakustaldia ere egon dira goizean zehar, Aiarako Jaien egitarauaren barruan. 

Gaur arratsaldean amaituko dira festak. Patxi Perezen dantza plaza eta odoloste jana egongo dira, besteak beste.  

Pruden Otegi alkateak positiboki baloratu du jaiek izandako harrera eta bilakaera:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide