Dune: Part Two

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Dune: Part Two

Zuzendaria: Denis Villeneuve

Gidoilaria: Denis Villeneuve, Jon Spaihts. Eleberria: Frank Herbert

Aktoreak: Timothée Chalamet, Zendaya, Rebecca Ferguson …

Herrialdea: AEB

Iraupena: 166 minutu

Ekoizpen-urtea: 2024

         Aste honetan, Denis Villeneuve Kanadako zinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta Dune: Part Two” (2024) izenekoa alegia. Duda barik, zine-areto batean ikusteko moduko esperientzia da hau, ez soilik Villeneuve-k bisualki itzelezko indarra duelako, baizik eta osotasunean hartuta, beste edozein formatutan asko galtzen duen proposamena delako.

         Bigarren atal honetan, hasierakoan kontatutakoari jarraitzen zaio. Pelikula ikusteko, hala ere, ez da erabat beharrezkoa hasierako patea ikusita izatea, zeharo gomendgarria den arren. Oraingo honetan, zinta ikusgarriagoa da, ekintza gehiago dago, ez dut esango dibertigarriagoa denik, ez dudalako honela pentsatzen, baina arinagoa dela ezin da ukatu, nahiz eta iraupen oso luzeko zinta den. 

         Non edo non entzun dut Denis Villeneuve-k irudiak besterik ez dituela zaintzen, trama berarentzat bigarren mailako zerbait dela. Ez dakit erabat ados nagoen baieztapen honekin, dena dela, bere pelikuletan goza daitezkeen planoen indarra ezin da ukatu. Proiektu bakoitzean denbora luze ematen duenez gero, ez ditu film asko buruturik; hori bai, nire ustetan behintzat, kalitate handikoak den-denak. Baten bat nabarmentze aldera, La llegada” (2016) aipatuko nuke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide