Danbor hotsekin egin diote ongi etorria San Prudentzio egunari Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2024ko api. 28a, 01:36

Urteroko erretreta eta ikurriñaren altxatzea egin dituzte Rakatapla elkarteko kideek.

Ehun lagun inguruk hartu dute parte Rakatapla elkarteko kideek antolatutako erretretan. Gaueko hamarretan ekin diote Laudioko kale nagusiak girotzeari. Herriko plazan amaitu dute ibilbidea, eta ohiko dinamika egin dute bertan: udaletxeko balkoira igo dira elkarteko ordezkariak, ikurriñaren altxatzea egiteko. Ainize Gastaka alkateak igo du bandera, danbor-hotsen erritmora. 

Antolatzaileek positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide